XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Normalean kutsadura airearekin lotzen dugu, baina ingurugiroak osatzen duten oinarrizko beste elementuak ere kutsa daitezke.

Uraren kutsadura

- Nola kutsatzen da ura?

- Zein ondorio ekar ditzake uraren kutsadurak?

- Zein neurri hartzen dira udaletxe mailan?

- Zer egiten duzue zuek?

Zein eratako neurriak hartzen dituzue?

Lurzoruaren kutsadura

Nekazaritzan gero eta produktu kimiko eta plagizida gehiago erabiltzen dira.

Zein ondorio ekarriko dituzte produktu kimiko hauek?

Nekazari batekin hitzegin ezazu eta galdetu.

Zuen etxeetan sortzen diren hondakinak nora botatzen dituzue?

Hondakin horiek denak mota berekoak al dira?

Bereiztuko al zenituzke mota desberdin horiek: hondakin solidoak, likidoak, kristalak...

Toki berdinetara eramaten al dira denak?

Informazioa biltzeko Udalarekin kontaktuan jarri eta honetaz arduratzen denarekin elkarrizketa bat eduki:

ZER EGIN ZAKARREK SORTZEN DITUZTEN ARAZOAK KONPONTZEKO?

Hotsa kutsatzaile bezala

Hotsa ingurugiro fisikoaren osagai bat da eta besteak bezala positiboa ala negatiboa izan daiteke.

Hori, hotsaren jatorria, intentsitatea eta iraupenaren baitan dago.

Ondorio negatiboak ezagutzen al dituzue?